Angel Erro.
JIRA

Batua

2019ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Mundua aldatzen doa etengabe, eta paradigma berrietara ohitzea zaila zaigu batzuoi. Nire barneko zati batek oraindik ez du erabat onartu gero eta gehiagotan irakurtzen hasi den adagio politikoa. Atzoko BERRIAn Jose Miguel Nuin Ezkerreko eledun nafarraren ahotan formarik biribilenean formulatuta: «Bananduta gehiago gehitzen dugu batuta baino». Ezkerrekoa izan denaren buruan anti-intuitiboa gertatzen den arren, egia behar du, gero eta azterketa gehiagotan ondorio berberera iristen ari direlako. Errejon eta Iglesias bakoitza bere aldetik joatea, Madrilgo erkidegoan, onuragarria izan daitekeela, esaterako, esaten hasi da. Egia beharko du, beraz. Eta Nuinen kasu zehatzean ere bai. Ni ere neurri batean ohartzen naiz. Eta pozten naiz inor gutxik diolako beldurrik hauteskunde legearen %5aren langari eta bozak alferrik galtzeari. Baliteke aro ezberdin batean batu ala banantzea egokiagoa eta eraginkorragoa izatea, ezkerrerako, euskalgintzarako, zer dakit nik. Horrek ez du kentzen senaren kontra jardun beharra. Azkenaldiko grebetan ikusi dugu: batuta emaitzak errazago lortzen direlako pertzepzioa ezkerreko borrokarekin lotzen dut oraindik. Baina agian ez dut Game of Thrones aski ikusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.