Angel Erro.
JIRA

Hautsa kendu

2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Lehen neurriak nolabait arrazoi ematera bezala zetozkigunez, eta minakanestesiaturik geundelako ere bai, ia oharkabean igaro ziren, errua elkarri boteaz harrapatuta. Gobernu hitzarmen bat abian jartzea baino bide askoz jorratuagoan ari zirela nabaria zen, inondik inora: bizikletan ibiltzea bezala, nafar ezkerrak ez zuen ahaztua oposizioan egotearen erosotasun dialektikoa.

Damua, batuta lehiatu ez izanarena, martxoaren erdialdetik batzuek iragarritakoa, beranduago etorri zen, aurreneko neurriak dagoeneko martxan zeudela, haietako batzuen lehen ondorioak loratzen hastean. Esan ohi da, galtzen ditugun arte, ez ohi diogula ematen gauzei duten balioa. Erreforma fiskala ezeztatu eta, Ciudadanosek exijitu bezala, Elkarteen Zerga jaitsi eta Oinordetzaren gainekoa ia-ia kendu baino lehentxeago ere, Nafarroako Gobernu berriak atzera bota zituen (horretarako propio eszenifikatu zeremonia batean, nazioarteko hitzarmen bat sinatzen ariko balira bezalako solemnitateaz) euskararen inguruan azken lau urteetako neurri guztiak, eta baita, bidenabar, lehenagoko pare bat ere, «Vascuence sin imposiciones» handi baten aurrean.

Horrelakoei erantzuteko argudioak prest zituzten ezkerraren militante zaharrek, hautsa kentzea aski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.