Angel Erro.
JIRA

Hor behean

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Zuzendariari idatzitako gutun batean, duela bi aste, harritu edo arranguratu egin da Jon Alonso izeneko irakurle bat, oker ulertu ez badut, Patria liburuaren gainean filmatzen ari den seriean euskal aktoreen partaidetzaz euskarazko prentsan iritzi emaileok deus idatzi ez izanaz. Nik ez dut hala eginen baldintza hauetako bat bete arte: irakurle berak guk zer idaztea (edo euskal aktoreek zer antzeztea) nahi duen beste gutun batean zehaztu ala delako telesail hori ikusi. Azken kasu horretan, kontua asko luza daiteke, ez baitute amaitu eta ez baitut presarik izaten kultur ekoizpenak kontsumitzen. Antena3-eko Allí abajo telesaila, esaterako, ez dut oraindik ikusi. Telesaileko (euskal) aktore baten elkarrizketa irakurri nuen atzo Nafarroako egunkari batean. «Iñakik Sevillan joko gehiago ematen du». Ikusi ez arren, seriearen planteamendua ezagutu eta iragarpenak ikusita, ondorioztatu dut azken denboraldietako batean neska-lagun sevillarra Euskal Herrian lekuz kanpo ibiltzeari etekin komikoa ateratzen saiatu ondoren, mutil-lagun euskalduna Sevillara bidali dutela berriz, joko gehiago ematen omen duelako barregarritasuna eta ezin egokitua euskal pertsonaiari uzteak, espainiar ikusleak besteaz irri egin ahal izaten jarraitzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.