Angel Erro.
JIRA

Edertasunaz

2019ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Edertasunaz gogoeta egitera eraman nau Carola Racketeren atxiloketak. Edertasunaren funtsezko osagarria zein den pentsatzen hasita, batzuk harmoniaz eta proportzioaz mintzatuko zaizkigu, beste batzuk gaztetasunaz. Azkenean ia buru beste aburu biltzeraino. Kapitain alemanak edertasunaren modu berriak irakatsi dizkigu. Desobedientzia izan daiteke bat. Lege bidegabekoei men ez egitea gizakion eskubidea da, betidanik. Edertasunaz hainbeste hausnartutako Platonek berak nagusikeriaren kontra oldartzeko eskubidea aldarrikatu zuen. Gero Elizaren zenbait Gurasok ere bai. Eta baldin badago humanismoaren kontrako neurririk hori da munduko Salvini guztiek legetzat pasarazi nahi duten bidegabekeria. Justizia izaten da ederra. Horregatik, atxiloketan Racketek egiten zuen distira, inguruko guztien gainetik, greziar filosofo batek esanen lukeenez, kalokagathia-z, etika eta estetika bat eginda. Azkenik, ekintza izaten da pentsamendua edo esana baino ederragoa. Gehienok uste izanen dugu ezin dela itsasoan inor hiltzen utzi, denok esanen dugu bizitza da handiena, baina gutxi ausartuko dira horren truke askatasuna galtzera. «Kartzelatik ateratzen ahal da, itsasoaren hondotik ez». Bizitza da ederrena, besteena ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.