Angel Erro.
JIRA

Bigarrenez fartsa?

2020ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Karl Marxen esaldi ospetsua, historia bi aldiz gertatzen delakoa (lehenengoz tragedia moduan eta bigarren fartsa moduan), gezurtatzen dituzten gero eta aztarna gehiago ikusten ditut. Mundua aldatuko zen. Bigarren aldiak ez dira fartsa izatera ere iristen.

Nago bigarren aldi asko keinu iraultzaile baten aprobetxamendu kapitalista bilakatu direla. Hor duzue, esaterako, Carlos Ghosn Nissaneko presidente ohia, ustelkeriaz eta zergak saihesteaz akusatutakoa (enpresagizon handia izatearen definizioa lirudike), musika tresna baten kutxan sartuta ihes egin du Japoniatik, guztioi Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabearen ihesaldi mitikoa gogora ekartzen digun ekintza prosaikoagoan, inork herrietako jaietan abestuko ez duena. (Fartsa ukitua, dena den, Yamaha markak jarri du: abisatu behar izan duelako arriskutsua dela musika tresnetan jendea sartzea).

Besteetan bigarren aldiek iraganaren gaineko ezjakintza edo ezaxola mingarriaren erakuskeria edo adanismo ariketak iruditzen zaizkit. Hegoafrikar batek munduko errekor bat gainditu omen du, 25 metroko zutoin baten gainean 67 egun eman ditu, barrika baten barruan. Ez du inork Diogenes zinikoa gogoan. Ez du inork Simeon estilita, iritzi emaileon patroia, gogoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.