Angel Erro.
JIRA

Ordu aldea

2020ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Zutabe hau idatzi eta ordu (gutxi) batzuetara ohera joanen naiz, oraindik ez dakit liburu batekin edo AEBetako hauteskundeei buruzko txioekin. Lo sakonekoa naiz, arin afalduz gero behintzat, eta gaur ez dut betekada egiteko asmorik. Hortaz, esnatu arte (zuek irakurleon egunean esnatu arte) ez dut emaitzaren berririk izanen. Gogoan dut orain lau urte hartu nuen ezuste etsia. Inork ez zuen uste seriotan Trumpek irabaz zezakeenik. Zenbat aldatu den orduz geroztik mundua. Gaur posibleago ikusten dugu ia edozein gauza. Sineskortasunaren halako etenaldian gaude denok. Aurten ez gaitu harrituko emaitza batek edo besteak. Beste ezberdintasun bat da aurten inor gutxi ibili dela bi hautagaiak funtsean berdinak direlakoa aldarrikatzen.

Esan bezala, mundua asko aldatu da (okerrera) lau urteotan, eta norabide horren faktoreetako bat trumpismoak ekarri negazionismo harro hedakorra da, 2016an egia-ostearen kontzeptuaren orokortzetik 2020an Independentea egunkaria sortzerainoko uztaia marraztu duena.

Hemendik ordu (ez hain gutxi) batzuetara esnatuko naiz, baina nekez poztuko naiz. Amesgaiztoa, onenean, moteldu baino ez da eginen. Eskuinak ereindako legitimotasunik ezaren hazia ongi landaturik dago honezkero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.