Angel Erro.
JIRA

Egiaren ostean zer?

2020ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Zehazkiago: egia-ostearen ostean zer? Azken egunotan, Ipar Amerikako hedabideetan ikusten ari gara, eta munduaren alde honetan askok txalotzen dute, praktika bitxi bat, batzuen ustez kazetaritzaren benetako muinera lehengoratzen gaituena, Alderdi Errepublikanoaren ordezkariekin burutua beti edo ia beti. Aurkezleak (prentsaurreko batean edo) hitz egiten ari denaren hizketaldia moztu eta platotik argitzen du entzun berri duguna (edo entzutera gindoazena) gezurra dela, edo gezurretan oinarritutako arrazoibidea. Agian hori da egia-ostearen ostean zetorrena. Lehengo egoera (hots, begien bistakoa ere ukatzearena, zientziaren kontsentsuak auzitan paratzearena, neure ustez datuak eta informazioa zaku berean sartzearen ondorioa dena eta bata bestearen truke saltzearen ohitura zabaltzearena, gehi norberaren sentipenak lehenestearen emaitza) ez zen inondik inora desiratzekoa, baina erne egon behar dugu besteak nora garamatzan ere. Egia ezin baita beti objektiboa izan. Egia dibinotik egia zientifiko edo objektiborako urratsa txiki gelditu zaio gizadiari. Beste bat topatu artean, proposatzen zaigun beste honek, ez hain berria ere, gehiengoa duenaren egiak, dakartzan arriskuak ongi dazaguzkite minoriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.