Angel Erro.
JIRA

Hilezkorrak

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Ematen du bakarrik mitologian daudela hilezkorrak. Konpondu beharreko arazoak ekartzen ditu hilezkortasunak ere. Eztabaida bat erdizka harrapatu dut, hilezkorrek zer itxurarekin ematen duten eternitate osoa. Ez zuten beti zahartu beharko. Noiz erabakitzen dute honaino, kito, engoitik aurpegiera honekin geldituko naiz? Tarteka seme-alabak ere izaten dituzte hilezkorrek. Zergatik batzuek beti ume jarraitzen dute eta beste batzuek ez? Sinestunen paradisuak ere horrelako arazoak planteatzen ditu. Bonba batek txikitutakoa nola pasatuko da bizitza eternora? Eritasunak maskalduak ere nola? Bere bizialdiaren gailurrean zegoeneko formarekin?

Eztabaidaren ondorioak aditzera ez naiz gelditu. Soluzio erraza izanen du kontuak. Niri akordura etorri zait egunotan ikusi izan dudalako euskal pertsonaia publiko bat hil eta jende asko hasi delako, hilezkorrekin bezala, zer irudirekin betikotu erabakitzen. 27 urtekoarekin, antza.

Denoi gertatuko zaigu, inoiz ezer itzelezkoa sortu eta gero gaitzetsiko ez badugu ere. Oraindik urte asko gelditu arren, agian dagoeneko gainditu dugu biziraunen digun ni hilezkorra, utziko dugun irudia. Hortik aurrerakoak alferrikako bizitza eta iritziak, inor gutxik aintzat hartuko dituenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.