Angel Erro.
JIRA

Hodeietan

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Lehengo eguneko zutabea, burokrazia digitalari buruzkoa, aski teknofobikoa gelditu zitzaidala esan dit lagun batek. Azaldu diot ez zela hori nire asmoa. Politikari eta idazle txarrek bere burua zuritzeko esan ohi dutenez, agian ez zitzaidan ongi ulertu.

Gaur tentatuta egon ninteke Fastly Interneteko zerbitzariak eragin duen sare erorialdi partziala nire alde erabili (nire argudioen alde, alegia) eta, hedabideek bezala, izuaren bandera astintzeko. Baina ez da hori ere nire asmoa. Irrigarria zait horrelakoetan apokalipsi kontuekin hasten direnean. Ematen du batzuk gogoz daudela. Telebistako saio batean azaldu digute zenbat gauza kolapsatuko liratekeen. Behin jarrita, beste aldeko demagogia ere erabil zezaketen eta kalkulatu, mundua Internetik gabe geldituz gero, zenbat lanpostu sortu beharko liratekeen, gertuenetik hasita, txertaketa erritmoari eusteko.

Baina sare erorialdi laburraren irakaspena ez da hura gabe dagoeneko ezin molda gaitezkeela, sufrituko genukeen atzerakada, eta abar. Sarearen edukiak non gordeta dauden baizik. Oligopolioa da. Hodeira igotzen duguna ez dago hodeietan, beste norbaiten ordenagailuan baizik. Ezer berririk ez, beraz. Kezkagarria, baina. Ez dakigunen eskuetan gaude, beti bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.