Angel Erro.
JIRA

Genealogiak

2021eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Nondik bat emanen digun genealogia bat. Zertarako bat ere eskainiko diguna. Tarteka koartada bat ere, agiri bat, legitimazioa emanen digun genealogia, odolaren zuhaitzean gora egiten dugun aldiro.

Iragana hizpide hartzea maiteegi ez genuen iragan batetik gatozelako irudipena dut. Amonen aipuek bidea ireki zuten, salbuespen. Amonak errugabeak ziren. Ez zuten inongo gerran parte hartu. Ez gintuzten konprometitzen eta, gainera, 80 amonatan atzera eginez, Neolito zoriontsuan aurkitzen ginen, Arkadian, euskararen jatorrizko paradisuan.

Uste dut gero aitona-amonak geolokalizatu nahi izan ditugula, politikoki signifikatu. Hor ditugu, gure literaturan, Jon Maiaren abuelo eta abuela, frankismoaren politikek honataratuak bilobaren euskaltzaletasun engaiatuaren hazia, Kirmen Uribe eta Hedoi Etxarteren amonak presoak bisitatzen Saturrarango eta Donostiako kartzeletan. Edo beste liburu atera berri bat aipatuta (zorionak bioi), Alberto Barandiaranen Gurea falangista zen; eskergarrizko salbuespena, genealogia antipatikoa dakarrelako.

Lagun batekin joera honetaz aritu naiz. Ez da izango, menturatu da, edo, ez da izanen, menturatu naiz, gure gurasoek edo guk gerra berriagoetan paper ez hain ikusgarriagoa jokatu dugulako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.