Angel Erro.
JIRA

Partikularra

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Bi gizonen arteko amodio gorabeheren kontakizunak edozein bikoteren bizipenak ordezka ditzake? Alegia, partikularrak har dezake unibertsalaren tokia? Horixe izan da, Juanjo Olasagarrek azaldu du Poz aldrebesa eleberriaz mintzo, bere asmoa: hetero batek ere pertsonaietan bere burua islatuta ikustea. Horixe izaten da euskal sortzaileen xedea geuretik mundu guztia ordezkatu, mundu guztiari zuzenean hitz egin ahal diogula esaten dugunean. Baina zaila da, pertsonaia beltz bat oraindik da zuri bat baino partikularragoa, bereziagoa, partzialagoa, ez bezain unibertsal edo orohartzailea. Berdina esaten ahal da emakumezkoez, arraza edo sexu gutxiengoez...

Horren enegarren adibidea ikusi dut sare sozialetan. Edu Galan kultur kritikariak erdeinuz aipatu du Kataluniatik dagoen Netflix plataformak katalanezko bikoizketa bermatzeko eskaera (ERCk baldintza jarri omen du Espainiar Estatuaren aurrekontuak onartzeko), diru hori ez delako katalan kulturara mugatzen, amerikar bizi eredua bulkatzera baizik. Espainolezko bikoizketak arazo hori ez ote duen galdetu zaionean, erantzuna: «Espainolak ez du kultura zehatzik babesten. Globala da. 600 miloi lagunek hitz egiten dute». Espainolez, edozer; katalanez, zuen kontutxoetatik ez atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.