Angel Erro.
JIRA

Teokrazia

2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuak teokrazia bat dira. Harold Bloom ni baino zuhurrago agertu zen 2006ko elkarrizketa batean, AEB teokrazia bihurtzen ari zela baino ez zioen-eta (plutokrazia ere badela esaten zuen, baina hori kontu ezagunagoa da). Pentsaezina da, esaterako, bertako presidente batek —eta hortik behera mailaz zertxobait igo nahi duen edozein kargudun publikok— esatea fededuna ez dela; areago, ateoa dela aitortu edo iradokitzea. «Jainkoan sinestea halako esaldi egin bat da, balore politikoek gidatuta», Bloomen ustez; estatubatuarrek buruan darabilten Jesus «historikoa da, ingelesez mintzo zen, alderdi errepublikanoari ematen zion botoa eta enpresaburua zen».

Testu sakratua zein duten erraz da asmatzen: 1787ko Konstituzioa, nondik teologia kristau bat eratorri duten. Ikustea besterik ez dago zer gertatzen ari den, abortatzeko eskubidea dela-eta, AEBetako Gorte Gorenarekin. Bertako bederatzi epaileak erlijio haren nolabaiteko apaiz nagusiak lirateke. Oso litekeena da duela mende erditik onartua den eskubide horrek hemendik gutxira konstituzionala izateari uztea, Magna Cartan ez baita hitzez hitz halakorik jasotzen. Hitzez hitzezko interpretazioa izaten da exegeta teokratikoen tresna maiteenetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.