Angel Erro.
JIRA

Festak nola idatzi

2022ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Nik uste dut BERRIAko Estilo Liburuaz arduratzen denak nolabait susmatuko zuela gaurkoan sanferminei buruz idatzi nahi nuela, eta txio hau plazaratu du: «Bueltan dira festak, eta emango dute zer esana. Hona hemen hiztegitxo bat:'sanferminak' (ez 'San Ferminak'*), 'San Joan'(ez 'San Juan'*), 'txosnak' (ez 'txoznak'*) eta abar». Asmatu du. Beti okertzen naiz sanferminak idazten.

Eta haiei buruz idatzi behar dut. Hasi aurretik ere zer esan asko ematen ari dira-eta. Indarkeria matxistaren aurkako udal taldetik atera dira Iruñeko feministak; lehenagoko desadostasunak gorabehera, «sanferminetako kanpaina izan da sua piztu duen txinparta». Egunkari honetan leitu ditut arrazoiak, eta guztiz ulertzekoa da Iruñeko feministek planto egitea Enrique Maia alkateak eraso matxisten kontrako kanpaina urardotzeko duen asmoen aurrean.

Nik uste dut alkateari presa sartu zaiola. Bi urteko etenaldiaren ondoren sanferminak hemen dira eta galtzerdiei bezala festei buelta emateko eta berera eramateko asmoa hondatzen ari zaio. Iragarritako makrokontzerturik ez. Txosnak kanporatu. Ahaleginak ahalegin, beti bezalakoak izanen dira festak (edo duela bi urte baino hobeak, kontzientziatuagoak), jendeak idazten ditu-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.