Angel Erro.
JIRA

Normalak gutxiengo

2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Gorabide elbarri intelektualen aldeko elkartearen 60. urteurrena dela eta, elkarrizketa egin diote Bizkaiko Hitza-n Susana Gorbeña presidenteari. Elkartea sortu zenetik hona gauzak zenbat aldatu diren azaldu du: «Duela 60 urte, etxean ezkutatzen zituzten elbarri intelektualak». Ez bakarrik intelektualak. Bestelako elbarri askok ez dute orain arte etxetik ateratzeko aukera handirik izan.

Asteon, Iruñean pasieran, nire ondoan norbaitek bota du, tonu kexati batean: «Mundu guztiak du gurpildun aulki elektrikoa, ala?». Egiazki metro gutxitan halako hirurekin gurutzatu naiz. Harridura nire egin dut, baina onerako. Gehienak orain urte batzuk etxean geldituko ziren, ezinduta, eta kalera irtetekotan prestalan handiagoekin edo lagunduta beharko zuketen. Orain, berriz, autonomian eta ikusgarritasunean irabazi dute. Munduan guztia oker doala sinesten duten asturu txarrekoek auskalo zer dekadentzia mota ikusi nahi badute ere bertan.

Antzekoa, gazte jendearen sexualitate dibertsoagoaren adierazpenekin goganbehartzen diren horiekin. «Orain mundu guztia da queer/ poliamuros/asexual...?». Lehengoarekin dagoen alde nagusia da orain ez direla etxean/isilean gorde behar. Hau dezepzioa normalak izatea gutxiengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.