Angel Erro.
JIRA

Hautagaia

2022ko urriaren 11
00:00
Entzun
Ezustean harrapatu nau Marisol Garmendia Donostiako alkatetzarako PSE-EEren hautagai hautatu izanak. Ezustea seguruenik dator prozesu guztia gertutik ez jarraitzetik. Eta, zergatik ukatu, beste hautagaia, edo beste hautagaietako bat, aspaldiko ezaguna, Odon Elorza, zelako. Aitortuko dut ia-ia dudarik ez nuela bera aterako zela alkategai. Agian gaizki ohituta gaudelako, alderdi gehienetan hautagaien hautaketa (batez ere plaza garrantzitsuetakoak) planta hutsa izaten delako. Planta hauen barruan alderdiak (edo, ohiko terminologian, herriak) behar duen postutik lan eginen dutelako apalkeria egoten da. Eta barne hauteskunde formalak egitea ere, jakina. Batzuetan fase hori saltatzen dute, zeren zertarako.

Ezin esan datorren hauteskundeak sorpresarik (aurresorpresarik) gabe etorriko ez direnik. Ubi sunt Unai Rementeria eta Markel Olano? Jakinen dugu inoiz zergatik ez diren berriz aurkeztuko? Batez ere izar zaharrez betetako deialdia izan behar duten hurrengo hauteskundeak izanda. Hor dago EH Bilduren Donostiako zerrendaburuan Juan Karlos Izagirre. Lehia interesgarria galdu dugu, zalantzarik gabe, politikan ere, toki gehiagotan ikusten ari garen moduan, revival-ek modan jarraitzen dutela egiaztatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.