Angel Erro.
JIRA

Miraria

2022ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Hutsetik sortutako hitz berrien artean, plazer berezia ematen dute, ez garbizaletasunak edo hitz joko batek eragindakoek, baizik eta lehenago inork izendatutako kontzeptu bati hizkuntzan sarbidea ematen diotenek. Orrialde hauetan, atzo, halako bi ekarri zizkiguten opari Blanca Urgellek eta Mikel Elorzak: Elkarkaritasuna eta Besterengaintasuna.

Urgellek aitortu digu sarean bilatu eta lehenago behin erabili dela aurkitu duela; gaur egun elkartasun hitzari ematen diogun zentzua zabaltzeko proposatzen digu, «norabide bakarrean barik, gutxienez bi norabidetan». Elorzak berea Googlen bilatzeko lana hartu badu, ez du esaten, baina nik egiaztatu dut beste inork ez duela lehenago besterengaintasuna erabili; beregaintasun kontzeptua ñabartu nahi du harekin, subiranotasunak gaur dituen aje eta morrontzak seinalatuta.

Bi neologismoen kointzidentziaz gain, bien artean dagoen lotura sekretu eta diskretuak erakarri nau. Atzo mirari hau gertatu zen BERRIAren irakurleen begien aurrean. Mirariek, ez dut gauza handirik deskubrituko, zerbait miragarria ekarri ohi dute, esperatzekoa ez zena, ezustean, ordura arteko logikatik harago doana eta hortik aurrerakoan erabilgarri eskaintzen zaiguna. Bizi luzea izan bezatebiek ala biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.