Angel Erro.
JIRA

Ordezkapen handia

2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Deigarria da Katalunian erlatiboki zeinen azkar bereganatu duen Esquerra Republicanak lehengo CiUren espazio politikoa. Eta neurri bateraino baita honen ordezkariek ERCrena ere. Deigarria ez ezik, ia sinetsezina ere. Baina gertatu egin da. Ematen du jaidura paktista eta hauturista elkarrekin trukatu dituztela bi espektro politikoek.

Ezker abertzaletasunean ere ordezkapen handi horren guraria sumatzen da tarteka, batez ere Espainiako Kongresuan gobernagarritasuna ahalbidetzeari begira emandako (edo, hobeki, negoziatutako) bermeen bitartez, zeinek ordura arte rol horretan eroso egondako EAJ bere burua nolabait birkokatzera eraman baitute, momentuz behintzat izpiritu pragmatikoa abandonatu gabe baina lehia sinbolikoa indartuta. Horrela interpretatzen dut, aurrekontuak babestearen truke, surf eta pilotako euskal selekzioen ofizialtasuna PSOEri erauzi izana. Ez baita gutxi. Baina ikur.

Gehiago kostatzen zait atzematea, beharbada ez didalako inork behar bezala azaldu, zer dagoen EAJk bere hautagai itxuraz indartsu batzuk (Rementeria, Olano..., orain Urtaran ere) ordezkatzearen atzean. Printzipioz ez dirudi erabaki pragmatikoegia, baina ezta sinbolikoa ere, egia esan. Beste nonbait egon behar dute klabeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.