Angel Erro.
JIRA

Urte batzuetara

2022ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Zer beste hitz gehitu Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiaren igandeko adierazpenek sortu duten indignazio uhin (zorionez) orokorrari? Duintasungabea da burura datorkidan bat, baina erredundantea litzateke. Zigorgabetasuna ala inpunitatea da beste bat, baina gehien entzun dena da. Ni honetan guztian gehien harritu nauena denboraren kudeaketa da. Legelariek jakinen dute orduko delituek preskribatu duten. Batek pentsatuko luke baietz. Bestela, nola ausartuko? Baina hala ez balitz ere, ez dirudi gerra zikinean ibilitakoek beldur handirik diotenik epaileen akzioari. Entzun diogunez, Barrionuevok espetxean igarotako gau parea edo bakarra (ez du ongi gogoan, pentsa!) horren lekukoa da.

Horregatik, estutasunean ikusten ditugunean, egunotan Grande Marlaska bere azken ordezkarietakoa bezala Melillako hesia zeharkatutakoan hamaika etorkinen heriotzek Espainiarekin zer ikusirik ez dutela defendatuz, ia segurua da kontua nola amaituko den, beharbada kontrakoa irudi arren tarteka (auzi bat ireki, salaketa ofiziala eta abar...). Ezerezean.

Hemendik urte batzuetara, delitua preskribatua egon ala ez (azkenean ardura du?) beste Barne ministro ohi baten adierazpen desinhibituak gaitzituko zaizkigu berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.