Angel Erro.
JIRA

Itzuli ezin direnak

2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Itzultzaileek dakitenez, ezin da ezer bere horretan beste hizkuntza batean eman, baina aldi berean guztia itzuli ahal da. Halere, badaude gauza batzuk itzultzetik gelditu direnak, ez baitu zentzurik, ez baitarama inora edo ez duelako merezi.

Izenak dira horietako batzuk, baina ez bakarrak. Gasteizen gertatu kasu zehatz baten harira eztabaida egon da. Esanen nuke gutxik erabili dutela argudiotzat izen propioak itzultzeko temak aski gainditua dagoela, edo egon beharko lukeela, ez baitu zentzurik, ez baitarama inora eta ez baitu merezi. Izen propioen azpiko esanahia alferrikakoa da. Inongo itzultzaileak ez lituzke dagoeneko eleberri baten pertsonaien izenak (edo egilearen izena bera: Carlos Dickens, Canuto Hamsun) itzuli nahi izanen; abizenekin bezala jokatzera ikasi dugu. Horregatik absurdoa da beste hizkuntza batetik zer esan nahi duen epaitzen hastea.

Modu berean hitz jokoak ere ez lirateke inoiz itzuli beharko. Tokian tokiko jakiak ere itzultzea nori bururatuko litzaioke? Intxaursaltsaren ordez menjar blanc edo, okerrago, ajoblanco esatea? Ba gauza bera egin nahi izan dute (handitzean bere gurasoek gordeak izanen dizkioten prentsa mozkinen artean ez agertzearren) aipatuko ez dudan neskaren kasuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.