Angel Erro.
JIRA

Aitaren oparia

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Erkidegoko prentsan tokian tokiko erosketak bultzatzeko kanpaina afrusa. Baina zer egin jendeak auzoan eros dezan? Black Friday delakoan gaude; friday, baina astebete edo hilabete irauten duen horretan. Albistegietan aditu dut egunotan online bidezko erosketa kuota zein den: erdia edo. Gogora etorri zait orain ez hainbeste jendeak Interneten bidez erosteari zion erreparoa, desagertzen doana.

Arrebaren lantokira gerturatu naiz, atsedenaldian berarekin kafea hartzera, bestela ez baitut ikusiko. Aitari eguberrietan zer erosi hitz egin dugu, besteak beste. Aurrekoan, hirurok telebistaren aurrean geundela, lurrin iragarki bati (nik iragarkiko modeloari baino ez nion erreparatu) mugonean kasu egin zionez, horixe erostea pentsatu dugu. Arrebak eskaintza aurkitu du lurrin hori online erosteko. Harritu naiz zeinen merke. Nirea hain ohikoa ez den duintasunaldi batez uko egin diot: neuk erosiko dut denda fisiko batean. Iruñeko saltoki txikiak hilko ez badira. Garestiagoak badira ere. Arreba desenkusatu da, ez dit lagunduko. Erosle fisikoa izateko denborarik ez du. Egia izanen da. Tokian tokiko komertzioak, tabernaz bestelako negozio guztiak, ez-bideragarriak omen dira, baina berez erreskatatu beharrekoak gu gara!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.