Angel Erro.
JIRA

Ez koldarkeriaz

2023ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Zeelanda Berriko lehen ministroak dimisioa eman du eta badirudi tartean ez dela ustelkeria kasu edo eskandalurik. Oso gutxitan ikusten den fenomenoa da (ikusi bestela Sayas-Adanero). Aurrera egin ezin eta alde batera egitea. Maiz giro toxikoa luzeagoz ezin eramanda. Joseph Ratzinger zendu berriari antzeko zerbait gertatu zitzaion. Harena ere kasu bakana izan zen. Adin handia ere aintzat hartu zitzaion. Ez da 42 urteko Jacinda Ardernen kasua. Agian ez dugu inoiz jakinen zehazki zerk eraman duen uko egitera. Osasun mentala lehenestearen komenentziari buruzko iruzkin bat edo beste aurkitu dut sarean. Agian hori soilik da koiuntura historiko honetan hobekien uler dezakegun arrazoia.

Dantek aitasantutzari uko egindako Zelestino V.ari bertso-lerro ospetsua eskaini zion (Infernuaren atalean, jakina; zehazki antinfernuan, su-leizearen atondoan): «Colui / che fece per viltade il gran rifiuto». Koldarkeriaz uko handia emandako hura. Esaldia berreskuratu zuen Kavafisek, bere poemetako baten izenbururako, baina nahita per viltade kenduta, hots, uko baten atzean koldarkeria ez, askotan ausardia handia egon daitekeela aitortuta. XIV. mendearen hasieratik XX. mendearen hasierara bitartean dagoen sentsibilitate aldaketa ez makala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.