Angel Erro.
JIRA

Gorroto delitua

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Altsasukoari buruzko epaiketaren hondo-hondoan segurtasun indarren kontrako gorroto delituaren aintzat hartzea dago, ustekizun bat espainiar estatuan nahita zabalarazi eta orokorrarazi nahi dutena, baina funtsean eta ikuspegi guztietatik oker dagoena. Halere, behin baino gehiagotan epaileek aplikatu nahi izan dute, eta arrakastaz egin ere, gehienen isiltasun beldurti edo konplizearen aurrean. Poliziari oldartzea gutxiengo baten kontra jotzea ez dela argi dago, polizia kopuru txikiagoan egon arren, jakina. Nazioarteko erakundeek Espainian sinetsarazi nahi duten (eta sententzia batzuk dagoeneko finkatzera hasi diren) iruzur juridiko horretaz ohartarazi dute. Ez gara esaten ari poliziari oldartzeak zigorra ez dakarrenik. Ezta (kasu!) gorroto sentimendua salbuetsita dagoenik ere. Besterik ez genuen behar!

Askotan bezala, bere buruaren gezurtatzailea den logika bat darabilte. Kontu txiki horrek ematen dit niri atentzioa gehien. Gorroto delituaren biktima posibletzat bere burua hartuta, gutxiengo zaurgarritzat edo ideologikoki baztertutzat joaz, zer pentsatu beharko genuke haiek, funtzionario gisa, ordezkatzen duten estatuaz? Egoera berdinean dagoela? Gutxiengoan eta gorrotopean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.