Angel Erro.
JIRA

Esne kaikua

2018ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Ez da, lagun batek Not my cup of tea esapide ingelesa itzulita lerrakeen gisa, nire esne kaikua, baina MTV kate musikalaren dibisio europarrak Bilbon antolatu duen sari emanaldiaren bezperarako antolatu kontzertura Berri Txarrak euskal taldea gehituko dela iragarri dute. Berehala zenbait hasi omen dira makineria horretan parte hartzeagatik Berri Txarrak salatzen.

Atekarri izeneko txiolariak adierazi bezala, aldi berean Netflix plataforman Loreak, Handia edo Errementari film euskaldunak ikusgai daude, salatu behar berdina inondik inora eragin gabe. Izan ere, nik kontrakoa igarri dut. Esaterako, denbora batez zutabekidea izandako Idurre Eskisabelek, Netflixen Errementari filma etxeko sofan goxo ikustean, «ordu pare batez, euskalduntasuna eta normalitatea bateragarri direla sentitzearen gozamena» partekatu du guztiokin.

Begien bistakoa da irizpide ezberdinekin epaitzen direla zinemaren (edo antzerkiaren) arrakasta eta gure musika taldeena (edo idazleena). Ikertu beharko lukete zergatik. Nire hipotesia da musika, zinema (edo antzerkia) ez bezala, literatur generotzat jotzen dugulako dela, idazle jendearekin berdin jokatzen baita. Ikertu beharko du, bai, ni bezain esne txarreko eta kaikua ez den baten batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.