Angel Erro.
JIRA

78-koa

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Lehen eskutik dakit Espainiako Konstituzioaren krisiaren berri. Hark ezarri ziklo politikoaren fama txarrarena ere bai. Urte horretantxe jaiotakoa naiz. Nire sorturtea mespretxuz aipatuta entzun behar izan dut, erregimena deituta: 78ko erregimena, zurikeriaren sinonimo, eraitsi beharreko zutabe. Sagaratu eta ukiezin ere bai, noski. Eznau mintzen etalohitu dezakezue nahi beste.

Orain hamabost urte, Espainiako Konstituzioak eta biok hogeita bost urte bete izan genuen urtean, ale bat bidali zidaten opari, niri eta adinkide guztiei, etxera. Edizio eskasa zen; zeina, bestetik, ulergarria den, baby boom belaunaldiaren epigonoak izaki, jasotzaile ugari egonen baikinen. Baten batekin txantxetan aritu nintzen kalkulatuz, 78ko jendea urritu ahala, Espainiako Gobernuak eginen zizkigun oparien urtetik urterako kalitatearen gorakada. Ez genuen irudikatzen, bizirik jarraitzera, mendeurrenarekin zer jasoko genuen. Ez ginen serio ari, duela hamabost urte ere argi genuen erregimenaren prestigioa eklipsatzen joanen zela eta iritsiko zela eguna, ez solaskideari gazteagoak ginela sinetsarazteko, lotsa hutsagatik baizik, jaio beste urte batean jaio ginela esaten hasiko ginena, aukeran hurrengo hamarraldikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.