JIRA

78-koa

Angel Erro -

2018ko abenduak 6
Lehen eskutik dakit Espainiako Konstituzioaren krisiaren berri. Hark ezarri ziklo politikoaren fama txarrarena ere bai. Urte horretantxe jaiotakoa naiz. Nire sorturtea mespretxuz aipatuta entzun behar izan dut, erregimena deituta: 78ko erregimena, zurikeriaren sinonimo, eraitsi beharreko zutabe. Sagaratu eta ukiezin ere bai, noski. Ez nau mintzen eta lohitu dezakezue nahi beste.

Orain hamabost urte, Espainiako Konstituzioak eta biok hogeita bost urte bete izan genuen urtean, ale bat bidali zidaten opari, niri eta adinkide guztiei, etxera. Edizio eskasa zen; zeina, bestetik, ulergarria den, baby boom belaunaldiaren epigonoak izaki, jasotzaile ugari egonen baikinen. Baten batekin txantxetan aritu nintzen kalkulatuz, 78ko jendea urritu ahala, Espainiako Gobernuak eginen zizkigun oparien urtetik urterako kalitatearen gorakada. Ez genuen irudikatzen, bizirik jarraitzera, mendeurrenarekin zer jasoko genuen. Ez ginen serio ari, duela hamabost urte ere argi genuen erregimenaren prestigioa eklipsatzen joanen zela eta iritsiko zela eguna, ez solaskideari gazteagoak ginela sinetsarazteko, lotsa hutsagatik baizik, jaio beste urte batean jaio ginela esaten hasiko ginena, aukeran hurrengo hamarraldikoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna