Angel Erro.
JIRA

Ideologia

2019ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Zuek ere ohartu zarete ideologia hartzen ari den ospe txarraz? Ideologia duzue? Galdetzen dut gero eta gehiagotan ideologia duena beste aldekoa delako, ez gu. Ideologia arerio politikoaren ezaugarrietako bat da, ezaugarri gaiztoa, erauzi beharrekoa, osasungarria gurea delako: ideiak eduki, ideia libreak, libreki geure gogoraino hegaldatu eta guk libreki onartuak. Egunotan Brasilen ikusi dugu, Bolsonaroren lehen hitzaldia beteta zegoen ideologiarekiko mespretxuaz.

Administrazioa desideologizatu nahi omen du. Gero Vox-ek Andaluziarako egin dituen eskakizunetan ere: hezkuntza karga ideologikoaz askatu, elkarte edo GKE ideologikoei (beraiek zehaztuko dituzte zeintzuk) diru laguntzak kendu.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna gauzatzeko neurrien atzean ideologia bat, generokoa, dagoela esanda aurka egiten diete. Horrelakorik nahi duena ideologizatutako andre bat da, besterendua. Ohartzen zarete? Zuek ere ideologizatuta zaudete edo zuen kabuz erabakitzeko ahalmenean zaudete oraindik? Ideologizatuak edo sektarioak, beste hitz bat maiz aditzen duguna. Sekta batekoen gisa dihardutenak, alegia. Talde txiki eta fanatizatu batekoak. Hartu nahi dituzun neurriak beraienak baino askoz jende gehiagori onura ekarri arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.