Angel Erro.
JIRA

Bakarrik ala bakarra?

2019ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Euskal Herrian bakarrik sentitu nahi ez duenak eztabaida filologiko bat plantea dezala. (Bakarrik ala bakarka?) Horrelako batean ikusi dut neure burua eta bertan eman nuen atzoko goiz erdia, beste ezertarako ia tarterik gabe. Solasaldian sartu ninduenari eskerrak benetan eman nahi dizkiot, ez bakarrik (edo bakarka?) nire olerki bat aipatuta egin zuelako, zeina berez beti den eskergarria, euskaldun jendeaz hausnartzeko parada eskaini zidalako baizik, ia pentsalari lacandar bat banintz bezala, euskaldunok komunitate moduan ditugun barne irrikez eta sintomez. Zergatik kilikatzen gaituzte hainbeste hizkuntz kontuek? Euskararen egoera izan daiteke giltzetako bat, zalantzarik gabe. Baina besterik ez dago?

Askotan pentsatzen dut gauzak nola esan zehazten galtzen dugun denbora hobeki erabiliko genukeela gauzak esaten. Inoiz egiaztatu dut euskarari buruz hitz egitea k nork bere burua (nork bere iritzia) ostentzeko modua dela. Euskaldunok bizpahiru gai ditugu luze eta zabal hitz egin ahal izateko modukoak, berrietara menturatzeko beldurrak jota, gutaz zer agerraraziko. Beti harritu nau gure agerkari digitaletan zenbat testuk ez duten erantzun bakar bat ere. Eta zeintzuek bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.