Angel Erro.
JIRA

Kroma

2019ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Salvador Dalik jende ilara luzeak maite zituen museoen aurrean. Ez da harritzekoa André Bretonek Avida Dollars anagramaz izendatutako artista eta, ondorioz, enpresagizonarengan. Antoni Pitxot lagunak esaten du: «Daliren kezka bakarra, erakusketei zegokienez, giza samalda zen; jendetza maite zuen». Pozik egonen zen, aurreko gogoeta guztiak bere museoari eta bere erakusketei bakarrik aplikatzen ez bazituen (begi-kliska, begi-kliska), Louvre museoan gertatzen ari omen diren aglomerazioekin, eskaileretara luzatzen diren ilarekin, zertarako eta Giocondaren aurrean selfie bat ateratzeko. Erraza da gizadiaren ergelkeriaren bizkar amaitzea zutabea, neure burua gustu onekotzat salduz. Museoak beharbada hori bilakatu dira dagoeneko, horrelako publikoa erakartzeko iman harri. Errentagarriak izan behar dute. Artean baino artearen aparrean interesa duen jendea bilatu. Bilboko Arte Ederretakoaren handitzeak erakusketa-metroak irabaztea du helburu ala eraikin erakargarri eta saihetsezina eskaintzea turistei?

Museoaren sarreraren erdia edo laurdena kobratuta, ez legoke kroma bat jartzerik kanpoan? Pantaila berdearen aurrean argazkia atera eta, ilara askoz laburragoaren ostean, Gioconda hashtag Artlover zabaltzeko sareetan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.