Angel Erro.
JIRA

Diru kontuak

2019ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Askotan esan izan da Zuzenbidea hizkuntza bihurri, ulertezin eta teknikoaz baliatzen dela herri xehe profanotik aldentzeko, bere jarrera gotortzeko, laborria sorrarazteko. «Nik horretaz ez dut ulertzen» baino esaldi gozoagorik ez dago ahaltsuaren belarrientzat; «ez dut saltsetan sartu nahi!».

Aspaldidanik diru kontuak ere saltsa edo nahaspila bihurtu dira. Dirutza irabaztearekin amestu arren, bitan pentsatuta erraza da sumatzea zelako mordoiloan sartuko ginen. Badago Ekonomia eta Enpresa Administrazioa ikasten duenik gurasoengandik negozio handi, ertain edo, are, txikia oinordetzan jasotzeko aukerarik gabe? Pobre jendeak bere diru kontu txikien kudeaketari beldurra hartzea nahi dute. Aita dardarka hasten da bankura joan behar duenean. Gutun bat jaso zuen, aurrez aurreko kudeaketak egiteko ordutegia goizeko 8:00etatik 10:00etara mugatuko zela esanez. Gainontzekoak kutxazain automatikoan edo online. Ustez teknofilikoa naizen honek goiz osoa daramat (horregatik zutabe honen presakako jitea) udal batetik ehun euro kobratzeko, agiri digital gora eta faktura elektronikoa behera, honetaz ulertzen ez dudala eta saltsetan berriz sartuko ez naizela esateko puntuan.

Xahutzeko bideak aise intuitiboak dira. Besteak, berriz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.