Angel Erro.
JIRA

Wikipedia arakatzen

2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut nik ere arakatubehar izan dudala Louise Glucken berri Wikipedian, Literaturako Nobel sariaren notiziarekin batera. Eta harritu naiz ikustean zeinen azkar osatu dioten biografia bat hainbat hizkuntzatan, zeinetan lehenago seguruenik ez zuen deus. Gaztelaniazko bere editorea arranguratu (edo harrotu) da Louise Glucken liburuetatik gehienez jota 200 ale baino ez dituela saldu orain arte. Lasteraldatuko dira gauzak.

Wikipedian argi islatzen dira hizkuntza komunitate bakoitzaren kezkak, ikusi dudanez, baita Glucki buruzko orrialde sortu berri edo emendatu horien bitartez ere. Euskarazkoa labur eta soila da, lehorra; «listo, egin dugu» aldarrikatu ahal izateko justukoa. Gure alboko erdarek luzeago jotzen dute. Baina osatuena ingelesezkoa da, jakina; azken finean hizkuntza horretako poeta da Gluck. Azken orrialde honetan arreta eman dit idazlearen sustrai familiarrek duten garrantziak, oso gauza estatubatuarra, AEBetara ze belaunalditan iritsitako judu hungariarren sendikoa dela azalduz, amaren aldetik errusiar. Seme bakarra du, San Franciscon dabilena sommelier. Ahizpa bakarra, Tereze zena, Citibankeko presidenteordea 34 urtez. Alferrikako datu bitxiak? Baliteke. Agian ez hainbeste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.