Angel Erro.
JIRA

Sputnik

2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Errusia aldetik dator notizia. Gardentasun ezagatik ere, bitarteko ez argiegiak erabili dituztela susmatzeagatik ere, eraginkortasun handikoa da. Nekez jakin daiteke Sputnik txertoaz ari diren edo Putinek demokrazia nola ulertzen duen. Edonola, ematen du Europar Batasuna emaitza erosteko prest azaltzen hasi dela. Bestelako bideak itxi zaizkion honetan. Hau kasualitatea, txantxetarako balio zuenak orain langa zientifiko guztiak gainditzen ditu. Albistegi guztietan azaltzen hasi da eta ez da lehen bezain baztergarria. Bizitzak zenbat itzulinguru!

Dagoeneko ez dut baztertzen egun, hilabete, urte hauetako batean besoan txertoa jarri eta nik spasiva esanez ateratzea. Europa aztertzen ari omen da Errusiako edo Txinako txerto orain arte txantxazkoei atea irekitzea. Kasualitatez hori gertatu da eskasia egon eta haize kontra dugula.

Azkenean zer garrantzi du gardentasun ezak eta bitarteko ez argiegiek emaitza bera eskuratzeko bada, eraginkortasun handiarekin gainera? Putinek demokrazia nola ulertzen duen ari naizen ez dakit seguru. Navalny espetxeratu dute, bai, baina Kremlineko bozeramaileak dagoeneko esan dio europar diplomaziaren nagusia den Josep Borrelli ez duela Europarengandik irakaspenik onartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.