Angel Erro.
JIRA

Euskal omen

2021eko martxoaren 31
00:00
Entzun
Euskaltel marka ez omen da desagertuko eta bere egoitza Euskal Herrian geldituko da. Ez dut nik esaten, Masmovil konpainiarekin sinatu duten hitzarmenak jasotzen omen du. Egunkarietan leitu dugu. Datozen bost urteetan behintzat. Eta hortik aurrera, bi kontu horiei dagokienez, aldaketa hamar akziodunetik bederatzik onartu beharko lukete, hortzetako pastaren iragarkietan dentistek bezala. Zaila jarri omen dute, baina, zer nahi duzue esatea, neurri estetikoak edo sinbolikoak maite ditugulako egin dute. Hau, esan dezagun, kontzesio bat da. Euskaltelen agintea eta interesak zenbat eta kanpoagoan egon (atzerriko inbertsore taldeen eskuetan), orduan eta euskal aurrizkia irmo iraunarazteko aukera gehiago. Ikusiko duzue.

Neurri batean logikoa da, hemengo enpresa eta erakundeei ingelesezko izen handi-nahiak jartzearen ifrentzua da. Prestidigitadore lana. Nahasmen maniobrak. Baina, esan bezala, teknologia eta industria estrategiko propioak ditugulako irudipena eman beharra dago. Kudeaketa. Kudeaketa. Euskal arrangement. Euskal privatization. Diru publikoz ordaindutakoari irteera pribatua eman. Zer gutxiago euskal hitza gordetzea baino, bost urtez behintzat edo dirua nondik atera zen herritarrek ahaztu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.