Angel Erro.
JIRA

Txirristan

2022ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Aurten ere Errege Magoen desfilera joanen ez naizenez, ez diot arretarik eman non bai eta non ez den eginen. Irudipena dut duela bi asteko Olentzero baina baimen gehiago biltzen ari direla Errege Magoak umeen ilusioa pizteko koloreko argi eta gozokiz. Batek tentazioa izan lezake irakurketa maltzurra egiteko, hedabide baten batek bi desfileak nola tratatzen dituen jakinda (adibide klasikoa da, aski dokumentatua: Olentzerok trafiko arazoak eragiten dituen bitartean Errege Magoak hirira etor daitezen udaltzaingoak zenbait kale ixten ditu). Hau da, zainak jo ahal dio herritarrari eta galdetu desfile bat bestea baino arriskutsuagoa ote zen. Baina ez gaitezen gaizki pentsatuak izan.

Pandemia honen kudeaketan bi aste mende oso bat dira, errusiar mendiko zein puntutan harrapatzen zaituen. Eta jaitsieraren kilimak sentitzen hasita gaude, batzuk gerrikoa askatzen hasi eta guzti. Duela bi aste, ezezagunera eta kolapso totalera abiatzen ginen. Ez da hainbesterako izan. Edo hala pentsatu nahi dugu. Gainera, zer autoritate moral izan dezake inork umeei ekitaldi hau debekatzeko, hurrengo astean eskolara bidali behar baditugu normal-normal? Helduek nahi izan duten guztia, edo ia, egiteko aukerari uko egin ez badiote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.