Angel Erro.
JIRA

Iragarkiak

2022ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Ez oparien zain, gaurko egunaren zain irrikaz egon banaiz da telebistek perfumeen iragarkiak bata bestearen atzetik emateari utziko diotelako azkenean. Bai, etxean telebista (ikusten) duten horietakoa naiz, zeinak ikus-entzunezkoen kritikaria izateko ezgaitzen nauen, badakit; hori du abantaila gutxietakoa.

Edertasuna ikusteak nekatzen du azkenean. Hegoaldean behintzat, ez dago besterik telebistan, nik piztuta izaten dudan orduetan (goizago, jostailuen iragarkiak egonen direla suposatzen dut). Horrek ez du ongiegi hitz egiten opariak egin behar dituztenen irudimenaz.

Beherapenen iragarkiak dira nik orain behar eta aldarrikatzen dudan normaltasun bakarra. Horren hipokrita izatera irits naiteke. Iragarki (ustez) normalek gehiago pentsarazten didate. Etxean, zorionez, aspaldian libratu ginenez egun jakin batzuetan egin beharreko oparien obligazioaz (eta flasko berria erosi behar dudanean betikoari leial natzaionez) jakin badakit lurrinen iragarkiek ez nautela tentatuko. Hortaz, ez dut iragarkien kontra lehiatzeko hainbeste premiarik. Kirol ederra da, arriskukoa. Kaka kontsumista horren eraginpean jarri eta saiatu, halere, markazalea ez izaten (jarraitu), denda txikietan erosten, nork bere kontraesanak kudeatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.