Angel Erro.
JIRA

Konkistatzaileak

2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Ez naiz ni telebista edo reality show-ak ez ikusteaz harrotzen direnetakoa, baina Conquis laburduraz ezaguna den telesaila ez dut inoiz ikusi. Garai batean, gogoan dut, Telecincokeriak gorrotatzen zituztenak euskal telebistakora engantxatu zirenean, esaten zizuten hau beste zerbait zela, ez zela alferkerietan zebiltzan etxekalte horiek ikusten ibiltzea bezala, honek baloreak erakusten zituela: ausardia, lana eta esfortzua, zakartasun maitagarria.

Eta, egia, arrakasta izan du saioak. Seguruenik euskaldunek horrela ikusi nahi dugulako geure burua. Euskal Herriaren errealitatea islatzeko gertutasun horretan saioa erdaraz izateak ere zerbait esan nahiko du.

Esan bezala, Conquistadore delakoa inoiz ikusteko bulkada sentitu ez dudanez (erdaraz aritzen diren beste batzuk, berriz, bai), susmatu besterik ezin dut egin saio honetan audientzia lotzeko ohiko manipulazio teknikak darabiltzatela: lehiakideen arteko gatazkak bultzatu eta are sortzea ere, emozioekin jolastea, ustezko giro sanoan bada ere.

Saioaren izenak berak garai bateko euskal konkistatzaile sano horiek, Gaztelaren aldelur berriak menpean hartu eta bertakoak hil zituztenak, dakartza gogora. Nabari da memoria historikoa bakarrik nahi dugunerako darabilgula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.