Angel Erro.
JIRA

TikTok-eko neska

2023ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Ezagutu uste izan dut TikTok-eko neska, egiaztatu ez dudan arren. Orain hilabete batzuk (agian urte pare bat ere igaroko ziren) famatu zen, bideo batean kontatzen zuelako zeinu hizkuntza ikasi zuela (edo ikasten hasi zela) berak lan egiten duen litxarreria-dendan mutil gor bat joaten zelako eta harekin komunikatu ahal izateko; umea zenbat hunkitu zen ere kontatzen zuen.

Bada, TikTok-eko beste bideo batean ikusi ahal izan dut litxarreria dendako neska; oraingoan polemika handiagoa eragin du, lantoki beretik, kontatu duelako nola nabaritzen duen, arduradunak denda batetik bestera aldatzen duen aldiro, eskola publikoko umeen eta eskola pribatukoen arteko jarrera diferentzia, lehenen onerako. Niri sinesgarriak egin zaizkit lekukotza eta egiten dituen konparazioak. Agian nire aurreiritziak mintzo dira nire ordez.

Nire aurreiritziak mintzo ez, garrasika aritu zitzaizkidan, aurrekoan seme-alabak ikastetxe kontzertatu batera daramatzan lagun bat kexatzen hasi zitzaigunean irakasleek bidaltzen dien etxeko lan kopuruaz. Justu egun horretan irakurria nuen lehen hezkuntzako ikasleen arteko alde nagusiena zela etxean nork lagundurik ote zuten ala ez, eskolaren funtzio berdintzailea are gehiago zailduz.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.