Angel Erro.
JIRA

Txorien isila

2021eko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Nago igandean behatz puntetan igaro nuela poesiaren eguna delakotik. Poesian zer berri idatz daitekeen duda egiterik dagoen modu berean, poesiari buruz zerbait berria esan daitekeen ere zalantzagarria da; hortik nire testu eskapista. Rikardo Arregi Diaz de Herediak, adibidez, aspaldian salatu zuen euskal literaturan txori eta tximeleta gehiegi daudela. Bitan pentsatu beharra zegoela haiei bat gehiago eskaini aurretik. Kasu gutxi egin diote, berriz, euskal poetek, eta etsi badute seguruenik da gaiari modu berrian nola heldu asmatu ezinik.

Txoriak askatasun nahiaren metafora ekarri zuen, baina berehala sentiberatasuna adieraztera igaro zen, baita txikia eta ahula denaren irudia ere, euskal hizkuntzarekin paralelismoa ezartzeko oso erosoa.

Pena da igandean atera ez izana euskal literaturari hainbeste on (eta poema berri) ekarri ahal dion notizia hau, gaur leitu dudana: galbide kritikoan den txori australiar bati (Anthochaera phrygia edo eztijale erregeordea) kantetan ahazten ari zaio, gazteek ez dutelako aurkitzen estalketa kantak erakutsiko dizkien txori heldurik, espeziearen galtzea azkartzen duen halako gurpil zoroan. Zenbat metafora hor, gure zain. Kulturgintzaren transmisioaren inguruko zenbat ponentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.