Angel Erro.
JIRA

'Cambalache'

2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Cambalache tangoa Youtuben bilatu, baina algoritmoak niri berariaz zuzendu didan iragarkia ikusi behar dut lehenago, kanta adituko badut. Pantailan gizon batek galdetu dit ea liburu bat publikatu eta arrakasta izan nahi ote dudan. Bada, arrakastaren parte bat —jarraitu du, baina berez ematen du arrakasta osoa esan nahi duela—, argitaratzeko orduan norberak jarraitzen duen estrategian datza, zer argitaletxetan, zer unetan... Kontua interesgarri jartzen ari denean eten da, ez lehenago arrakasta izateko baliabideez hornituko nauen online ikastaro bat eskaini gabe, eta tangoa hasi da.

Gogora heldu zait lagun bat, maiz esaten didana kalitatearen parametroa literaturan zaharkitua dela, kalitatezkoa zer den beti ideologia dominanteak ezartzen baitu. Ez diot nik arrazoia kenduko. Baina uste horrek ez gaitu honetara ekarri? Ongi, bikain edo are maisuki idatzi beharko nukeela gogoratu gabe, arrakasta literarioa bermatzera tipo batek?

Ez da azkenean atzerakoiagoa balizko kalitateari ezikusia egitea? Gizarte kontserbatzaileetan igogailu soziala ez dabil; modu berean, aintzat arrakasta komertziala duena baino ez hartzeak ez du kultur igogailua blokeatzen eta bizi gaituen sistema ez bereziki iraultzaile hau ontzat ematen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.