Angel Erro.
JIRA

Txipiroiaren jokoa

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Motela naiz oro har, eta baita telesailak ikusten ere. Bakarka ikusten nituenean nekez ikusten nuen gauean atal bat baino gehiago. Afaria prestatu eta DVDa (mailegatu, alokatu edo erosia) piztu. Pisukide batekin sufritu nuen gau bakar batean denboraldi osoak irentsi behar izan nituenean. Hurrengo egunean ez nuen deus buruan. Liseriketa behar du fikzioak ere. Azkenean nire neurriko zapata aurkitu dut. Bikotekideak eta biok astean atal bat, gehienez pare bat, ikusten dugu. Txipiroiaren jokoa-rekin ari gara. Mundu guztiak hartaz hitz egin aurretik hasi genuela esanen nuke (dagoeneko ez dut gogoan) eta toki guztian haren aipamena dagoenean ez dugu oraindik amaitu. Aditua naiz espoilerrak saihesten (nola egiten dudan jakin nahi duenak galde diezadala pribatuan).

Telesailak ikustea hainbeste luzatzeak dituen gauza txarren artean: interesa pantailan gertatzen den horretatik kanpoan eragiten duen horretara desbideratu egiten da. Telesaila bera baino interesgarriagoa da haren inguruko fenomenoa. Zaleen ugaritzea. Umeek ikusi behar/ahal ote duten. Iritzi jakintsuak telesaila kapitalismoaren kritika ala berrespena ote den (hau azkenaldiko ekoizpen hegokorearrekin maiz gertatzen da). Azken orduko ikusleen etsipena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.