Angel Erro.
JIRA

Gehien irakurriak

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Hau idazten ari naizen astelehen goiz honetan ariketa egin dut, edo jolas, BERRIAko edizio digitalean edozein artikulu klikatu eta ondoan agertzen den zerrenda txikia aztertzekoa. Unean uneko gehien irakurritako bost artikuluen izenburuak dira. Oraintxe lehena «Feminismoaren zati batek amatasunaren biologia ukatu du» da, kakotxen arteko aipamena. Esaldiak artegatu nau. Ez nuke jakingo (ideologikoki) feminismoaren zer adarretik ari den. Gaurko feminismoaren zatiketa jakintzat ematea ere artegagarria da. Bigarrenak dio Txillardegiren omenezko plaka bat kendu dutela Donostiako plaza batetik. Ez dago jakiterik ofizialki ala bandalismoz. Interpretazio biak posible izatea berez da izugarria. Gehien leitutako hirugarren berriak dio Rocio Vitero Gasteizko alkatetzarako hautagaia izanen dela, EH Bilduren eskutik. Abizenaren eta hiriaren arteko antzak liluratzen nau. Baita koalizioak (Nafarroan ere) hautagai ezezagunak aurkezteko ausardiak ere. Laugarrenak dio milaka lagunek Donostiako kaleak hartu dituztela euskararen alde. Manifestazio bat, indizio guztien arabera. Bejondeigula. Tarteka ongi legoke mintzoz hartuko bagenitu kaleak. Bosgarrenak intrigatu nau gehien: Ikusezintasuna ez dadin betiko izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.