Angel Erro.
JIRA

Hau beroa

2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Hau beroa Xavier Cugat-en hankartean, bere begitxo pekindarrekin, saloiko damak agurtzen, orkestra zuzentzen ari denean».

Gau bero batean, loa hartu ezinik, egitekohoberik dago Juan Carlos Perezen Hau berua! bakarkako bigarren diskoa paratzea baino?Pleonasmoan, erredundantzian, tautologian edo dena delakoan kontrako eragina bilatu nahian-edo. Loa berandutuko da gaur ere. Baina duela 26 urteko kanta bat dut lagun. Hogeita sei urteko lagun bat edukitzea ere ez litzaidake inportako kantetan. Hau beroa!

Jaime Gil de Biedmak Noches del mes de junio izeneko poema bat dauka, hemeretzi urte zitueneko ekaineko gauak gogora ekartzen dituena, ikasle garaikoak, eta gau haietan sentitzen hasitako kitzikapen sexualak («Una disposición vagamente afectiva. / Eran las noches incurables y la calentura»). Kanpoko beroa barnekoaren pizgarri, baina poetak berak aitortzen du beroa hastapenetan baino ez zegoela: «El calor que empezaba».

Aldaketa klimatikoaren eragina erdal poesian, euskal kantagintzan. Horra hor tesirako gaia. Juan Carlos Perezen abestian, esaterako, abuztua da. Ondarroan. «Hau beroa Ondarruko Kantxopeko auzoan (...), hau izerdia niregorputz guztian, izaretan hezetasuna, ne' txorba beste batekin joan da parkera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.