Angel Erro.
JIRA

Koinatuak

2023ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Euskal Herriko familia gehienetan Eguberriak amaitu diren honetan (ez da hala?), egun batzuetan osasungarriago jateko asmoaz gain, familiaz, hain zuzen, atseden hartzeko unea da. Ongi pasatu dugu (ez da hala?), baina eskerrak amaitu den. Aurrekoan lagun batek, Gabon gauaz mintzo, galdetzen zidan, niri baina batez ere bere buruari, nola maite ditzakegun hainbeste haiekin hain zerikusi gutxi dugun pertsonak; familiakoez ari zen. Misterio bat da. Adiskidetasunetik eta afinitatetik haragoko harremana da odolekoa, haragokoa edo beste dimentsio batean kokatua.

Dispentsa horretatik kanpo daude ezkonsenideak. Hortik, nik uste, eta matxismo sistemiko pixka batetik, amaginarreben izen txarra, bai eta azkenaldian hainbeste famatu diren ezkonanaiena ere. Ondoko bi erdaratan ospe txarra dute cuñado eta beauf gaixoek. Familia osoak batu diren egunotan haiei diegu beldur gehien.

Nire ustez, izaten zaien herra nagusia da maite ditugun senideekin berez ze zerikusi gutxi dugun gogoratzen digutelako, odolak itsutu arren, eta bigarrenik, bakoitza bizi garen burbuila ustez plurala puskatzen digutelako benetako pluraltasunaren eragozpenak bistaratuta. Zorionez cuñado eta beauf hitzen bidez arao egiten ahal diegu, hurrengora arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.