Angel Erro.
JIRA

Epaileen egia

2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Karreran erakutsi ziguten, eta sinetsarazten saiatu ere bai, egia judizialak besterik ez duela balio, beste egia guztiak bezain fikzionala dela adierazi gabe. Ongi ezagutzen zaio Grande-Marlaska Espainiako Barne Ministroari nondik datorren, deformazio profesionalaz baieztatu baitu, kontrakoa adierazten duen epairik ez dagoenez gero, Espainian torturarik egon ez dela, txostenek diotena diotela. Egia judiziala erosoa da epaileentzat, ikertzeari (ikusteari) uko eginikoa ez gertatutakotzat pasarazten duelako, eta, sofisma judizialaren ondorioz, egia judizial bilakatzen da. Antza, horixe da epaile ohi honen kasua.

Alberto Moyanok txio batean epaileen egia eta idazleena kontrajarri ditu (egia narratibo bat ere egon behar delako), esanez ezin ditugula aldi berean Grande-Marlaskaren esanak eta Fernando Aranbururen Patria eleberriarenak sinetsi. Gogora dezagun eleberri horretan torturak irudikatzen direla eta Rajoyk, liburuaz mintzo, Ā«guztia gertatutako moduanĀ» islatzen duela baieztatu zuela.

Bitxia da Patria-rekin gertatzen ari dena. Eskuindar telebista bateko tertulia batean, euskal presoen hurbilketaz mintzo, solaskiderik neurritsuenak eleberria arretaz irakurtzeko eskatu zien tertuliakide muturrekoenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.