JIRA

Epaileen egia

Angel Erro -

2018ko uztailak 6
Karreran erakutsi ziguten, eta sinetsarazten saiatu ere bai, egia judizialak besterik ez duela balio, beste egia guztiak bezain fikzionala dela adierazi gabe. Ongi ezagutzen zaio Grande-Marlaska Espainiako Barne Ministroari nondik datorren, deformazio profesionalaz baieztatu baitu, kontrakoa adierazten duen epairik ez dagoenez gero, Espainian torturarik egon ez dela, txostenek diotena diotela. Egia judiziala erosoa da epaileentzat, ikertzeari (ikusteari) uko eginikoa ez gertatutakotzat pasarazten duelako, eta, sofisma judizialaren ondorioz, egia judizial bilakatzen da. Antza, horixe da epaile ohi honen kasua.

Alberto Moyanok txio batean epaileen egia eta idazleena kontrajarri ditu (egia narratibo bat ere egon behar delako), esanez ezin ditugula aldi berean Grande-Marlaskaren esanak eta Fernando Aranbururen Patria eleberriarenak sinetsi. Gogora dezagun eleberri horretan torturak irudikatzen direla eta Rajoyk, liburuaz mintzo, «guztia gertatutako moduan» islatzen duela baieztatu zuela.

Bitxia da Patria-rekin gertatzen ari dena. Eskuindar telebista bateko tertulia batean, euskal presoen hurbilketaz mintzo, solaskiderik neurritsuenak eleberria arretaz irakurtzeko eskatu zien tertuliakide muturrekoenei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna