Angel Erro.
JIRA

Zer dagoen jokoan

2018ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Urteak dira ez naizela horrelako batean sartzen. Dagoeneko ez dut behar. Hobeki doakit gabe. Osasuntsuago, zoriontsuago bizi naiz eskuineko egunkarietako iruzkin digitaletan sartzen ez naizenetik. Horregatik beldur naiz, tabakoan edo drogetan bezala, honetan ere berriz erortzeko arriskua ote dagoen. Hemen idatzita uxatzen saiatuko naiz.

Skolae programari buruzko berri batean norbaitek honako hau gehitu du: «Baliteke zuri ongi iruditzea zure alabak eta ilobak, baldin bazenitu, zirrika erabiltzea eta jolas erotikoetara behartzea ikasgeletan. Baina, jainkoari esker, zigor kodeak adin txikikoak horrelako basakerietatik babesten ditu». Zer egin horrelakoekin? Negar ala irri? Serio sinesten dute seme-alabak zirrika erabiliko dituztela? Gero, paradoxikoki, ikastetxe katolikoetako abusuei ez ikusia, ez zabaldua egitea nahiago dute askok, hezkuntza berdinzalearen kontra altxatzen ari direnetako askok.

Aldi berean irakurri dut Brasilgo hauteskundeetako atarian whatsappez zabaldutako fake new horietako bat. PTk proposatutako homofobiarik gabeko ikastetxeen kanpainaren harira, sei urteko umeei gizonen arteko praktika sexualak zehatz-mehatz azalduko zizkietela zabaldu zuten. Jokoan uste baino gehiago dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.