Angel Erro.
JIRA

Patriologia

2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Asmatu beharreko zientzia, patriotak eta nazionalistak bereizteko; Macron, ohorezko irakasle; Lehen Mundu Gerraren mendeurreneko hitzaldia, eskola magistrala. Ni naiz lehena diziplina berriaren beharra ikusten, bi gauzak bereizteko ezgai naizen neurrian, horrek (munduari eta neure buruari, hurrenkera horretan) dakarkion arriskuarekin. Biak funtsean gauza bakarra direlako usteak Europa hondamendira bultzatzen dutenen artean koka nazake, hura salbatzearen ordez. Eskolako lehen egunean, gainera, eskua altxatuko nuke ez bata ez bestea izaterik ote dagoen, Macronen tonuan ezetz ulertu uste nuelako.

Gehiago ikasi arte, susmoa dut kontu honi aplikagarria zaiola dialektologiaren aipu ospetsua: hizkuntza bat armada duen dialekto bat besterik ez da. Hots, estatu batekiko pertenentzia sentimenduak patriota egiten zaitu; estatu gabeko nazio batekikoak, berriz, nazionalista. Nork bere burua (edo nork bere bikotea) deskribatzean nortasun handikotzat daukan modu berean, baina besteaz aritzean haserrekorra eta aieru txarrekoa deitu. Horretan datza abertzaletasuna eta abertzalekeriaren arteko aldea. Euskarazko terminologiak bi hitz horiek aukeratuko balitu, ezin argiago adieraziko luke zein aldetan jarri behar den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.