Angel Erro.
JIRA

Bitxitasunak

2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Film batean lehen biluzia (emakume batena) egindako aktoreak, Hedy Lamarr-ek, handik urte gutxira, WiFi eta Bluetooth «asmatu» zituela esan ohi da, euskal wikipedisten hitzetan, maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu baitzuen, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena. Astronautek negar bai, baina ezin dute korrok egin, grabitaterik gabe. Korrok egiteari poker egitea ere esaten ahal zaio. «Bilauaren eskerra, pokerra» (Oihenart). Pokerra da zineman gehien agertu den mahaiko jolasa, gehienetan gaiztoen eskutik. Superheroiek superbilauak behar dituzte eta beharbada literaturako lehen superbilaua, Moriarty profesorea baino lehenagokoa, Jean Diable dugu, Paul Feval aitarena. Paul Fevalek folletoizko eleberriak argitaratzen zituen, Alexandre Dumasekin lehiatuz bere garaian. Fevalek, Dumasek bezala, izen bereko seme bat izan zuen, aitaren ogibideari eutsi ziona. Baina Alexandre Dumas semeak idazle serio bilakatu nahi izan zuen. Lortu ere bai: Académie Française-eko kide izendatu zuten, Ohorezko Legioa eman. Paul Feval semeak, aitaren lanei ez ezik, jarraipena eman zien Alexandre Dumasen aitarenei ere: D'Artagnanen semeari buruzko eleberria idatziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.