JIRA

Inkesta azkarra

Angel Erro -

2018ko abenduak 18
Nik ere inkesta azkar bat egin dut nire inguruan, beharbada ez jendeak espero zuenari buruz, eta emaitza harrigarriekin honako hau ere: jende gehienak, demagun %87k, ez dit aitortu nahi izan Tumblr-a badaukala. Ehuneko esanguratsu horretatik berriz ere gehienek ez dute aitortu nahi izan mikroblog plataforma pornoa kontsumitzeko erabiltzen dutenik. Beraz, ia guztiek ezjakinarena egin dute galdetu diedanean ba ote zekiten (jakina bazekitela, baina inkestatzaile profesional baten gisan jokatu nahi nuen) atzo, abenduaren 17an, Tumblr-ek eduki pornografikoak ostatatzeari utziko ziola.

Horrek kontzeptuaren zehaztapen problematikora behartu du, moderno itxura izan duen plataforma honek ez duelako Facebooken politika (edozein biluzi, artistikoa izan ala politikoa, sistematikoki zentsuratzea) kopiatu nahi. Zuriegia da Facebook, eskuin muturraren ideiak zabaltzeko egokiegia. Horrelako plataforma batean helduentzako eduki esplizituak egotea baliteke hesi bat izatea, arrazoitu diet entzun nahi izan nauten inkestei, beharbada solasa nora eraman nahi ote nuen jakin minez. Eskuin muturrekoaren kontrako borrokaren aipamenak lasaitu ditu, lehenagoko erantzuna gezurtatzen ausartuko zirela une batez uste izateraino.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna