Angel Erro.
JIRA

Lixto

2018ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Amaitu da, momentuz. Eguneroko bizitza berrar dezakegu. Astea laburrago. Lanak badaezpadako itxura izanen du egunotan. Ez da hainbesterako izan. Txarrena pasatu da. Bestelako ohiturei aurre egin behar diegu orain (mozorroak, luxu merke-zurra, urteko onenen zerrendak, zerrenda ugari, zerrenak nonahi, datorren urterako pronostikoak, egitasmo onak…).

Urtezahar gauak badu Gabon gauak baino fama hobea, nire inguruan behintzat; jendea ez da hainbeste kexatzen betebeharrez, familiaz. Bakoitza libreagoa da nahi duena egiteko. Denoi dibertitu beharra inposatzen digute, baina malguago. Dena den, ez dut ongi ulertzen 24ko afariaren kontrako purrustada gero eta ohikoagoak. Eskuineko «koinatuen» topikoei erantzuteko argumentarioak ez dituzte, ba, aurten atera? Jendeak bihotza emanez elkarri, afaltzera abiatu baino lehen. Niri, berriz, nahikoa eramangarria egiten zait. Etxeko tratu familiarraren gaindosi laburra baino ez da. Etxeko kontuak nola doazen, zoriontsuago edo zorigaitzago biziko dugu. Jende askok primeran pasatzen du.

Nik gaizkiago daramat hurrengo egunaren goiza, hor ere neure burua salatuta. Igande alimalekoa, kafetegirik eta prentsa idatzirik gabea; hiri mortua. Eta, nire (familiaren) kasuan, bestondorik gabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.