Angel Erro.
JIRA

Hiltzeko manerak

2019ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Hiltzeko manerak ere denborarekin aldatzen doaz. Urtearen hasiera ez da une txarra denborarekin aldatzen doazen gauzez pentsatzeko. Kasu honetan, errazagoa jarri digute urtezaharrean bertan bi gizonek, Japonian bata, Alemanian bestea, metodo bera erabili dutelako jendea hiltzen saiatzeko, metodo erabilia, ikusgarria eta batez ere erraza, edonoren eskura baitago: ibilgailu bat hartu eta jende multzo baten kontra oldartzea. Joanak dira bonben garaiak, hain hogeigarren mendeko, toki batzuetan, hemen bertan, urrutiagora joan gabe, orain gutxira arte luzatu arren. Logistika bat eskatzen zuten. Sare bat. Egileak ihes egin ahal izateko moduan pentsatuta zeuden, Justiziaren kontzeptu jakin batean eraikita. Garaiak, esan bezala, aldatu dira. Jihadismoaren atentatu suiziden bertsio mendebaldarra iritsi zaigu. Atxilotua izatearen beldurrik gabe, justizia deslokalizatu baita. Aldarrikapenak ere beste batzuk dira. Hedabideak terrorismo kalifikatzeko uzkur dira (terrorea eragin arren, jakina, erraztasunetik beretik eratortzen den izua). Oraindik desorekatuen kategorian sartzen dituzte.

Hiltzearen nor-nork paradigma denborarekin aldatzen doaz, urtetik urtera. Aditz beraren nor paradigman ez hainbeste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.